Tupperrak banatuko dituzte, bihar, Xabier Olaskoaga plazan

ontziratu zaitezIgandean hasi zen “Ontziratu zaitez” kanpainaren tupper banaketa Beraungo azokan eta astelehenean Zumardian egin zuten asteleheneroko azokan. Bihar, hilak 28, berriz, Xabier Olaskoaga plazan izango dira ontziak banatzen baina aurretik iragarritako ordutegian aldaketa txiki batekin; izan ere 10:15etan hasi eta 14:00ak arte egongo dira bertan.

Kanpaina honen helburua harategi zein arrandegietako eguneroko erosketan paper eta plastiko hondakinak gutxitzea da. Horretarako, ontzi berrerabilgarri bakar bat banatuko da etxebizitza bakoitzeko, guztira 7.000.

Errenteriako Udalak bereziki eskerrak eman nahi dizkie herriko arraindegiei eta harategiei elkarlan honetan erakutsi duten eskuzabaltasunagatik: “Merkatari hauengatik ez balitz kanpaina hau aurrera eramatea ez litzateke posible izango”. Establezimendu hauetan gainera, abendura arte, 20 euroko balioa duten txartelak banatuko dira erosketarekin batera hilabetero egingo den zozketa baterako.

Ekimena Kutxa-Ekogunea eta Udalaren arteko elkarlanaren ondorioz sortu dute eta ondorengo establezimenduek parte hartuko dute:

  • Ritxar Arrandegia
  • Aguado Arrain eta Itsaskiak
  • Ludi Bakailaoak
  • Oiartzun Arrandegia
  • Mikel Arrandegia
  • Jose Mari Harategi- Urdaitegia
  • Jose Mari Harategia
  • Arrandegia Ahorramás
  • Loren Harategi-Urdaitegia
  • Elizetxea Harategia
  • Mikel Mitxelena Harategia
  • Buenavida Hestebeteak
  • Itxasoa Arrandegia
  • Mikel Elizegi Harategi-Urdaitegia
  • Jose Mari Harategia
  • Bacalaos Maite
  • Serrano Harategia
  • Iñigo Salas Harategia
  • Josean Harategi-Urdaitegia
  • Urkatx Arrandegia
  • Biañi Harategia
  • Peio Harategi-Urdaitegia
  • M. Ixabel Arrandegia
  • Talaipe Arrandegia
  • Uriña Merkatalari
  • Alameda Itsaskiak
  • Eroski: Niessen, Tomás Lopez eta Jaizkibel