Kartel eta oharrak zintzilikatzeko lau panel gehiago jarriko ditu Udalak

Madalena kaleko panela_800x600Foru plazan eta Biteri kaleko 2. zenbakiaren ondoan ipini zituzten informazio eta iragarki-taulek herritarren artean izan duten harrena ona ikusita, Udalak erdiguneko toki ezberdinetan mota honetako beste lau euskarri jartzea erabaki du.

Hala, orain arteko bi panelei bi gehiago gehitu zaizkie gaur: Madalena kaleko 3. zenbakian, Mikelazuloren ondoan bata eta Foru plazan bestea, Alondegiaren parean. Udalak gainera, beste bi taula kokatuko ditu datozen egunotan.

Euskarri hauen helburua errenteriarrek kartelak zein oharrak zintzilika ditzaten erreferentziako puntuak sortzea da eta bide batez, hiriguneko paretak garbi mantentzea.

Biteri kaleko panela_800x1067Alondegiaren pareko panela_800x600