Udal Txistulari Bandak kontzertua eskainiko du Salouen

txistuSalouko XXV. Euskal Astea dela eta, bertako Txoko Lagun Arteak gonbidatuta,  Santa Maria del Mar elizan kontzertua eskainiko du  Udal Txistulari Bandak, datorren larunbatean, hilaren 6an.

Txistulari taldeak Ereintza Dantza Taldearekin batera egingo du bidaia eta iluntzean, bi taldeek ikuskizuna egingo dute  Jaime I pasealekuan.