Auzotarrekin bilera egingo du Udalak Kaputxinoetako igerilekuen egoeraz hitz egiteko

 

Udalak jakinarazi duenez, azken urtean, Kaputxinoetako Udal Igerilekuan hainbat obra egin dituzte bertako arazo teknikoak konpontze aldera.  Arduradunek, lan hauek Udalarentzat kostu handia suposatu dutela adirazi dute eta oraindik ere, badela konpondu beharreko zenbait arazo, nahiz eta ahalik eta denbora laburrenean konpontzeko ahaleginak egiten ari diren.

Udalaren asmoa, bihar, uztailak 9, igerilekuak irekitzea da. Hala ere, eta dagokion ardurari helduz, bilera batera deitu nahi ditu kaltetuak izan diren herritar guztiak, orain arte gertatutakoa azaldu eta hemendik aurrerako pausuen berri emateko.

Bilera, uztailaren 11n, ostegunean, izango da 19:30ean Beraun kaleko Beraun Berri ikastetxean. Bertan, Julen Mendoza alkateak eta Luisma Diez, Hirigintza eta Hiri mantenuko zinegotziak hartuko dute parte.