Ostegunean izango da uztaileko Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkura

udaletxeaDatorren ostegunean, hilaren 18an, 18:30ean, izango da uztaileko Udalbatzaren Ohiko Osoko Bilkura eta ondorengoa izango du gai zerrenda:

  1. Udalbatzak 2013ko maiatzaren 28an eginiko ohiko osoko bilkurari eta ekainaren 11n eginiko ezohiko osoko bilkurari (1go bilkura) dagozkien akten irakurketa eta onespena.
  2. Ondorengo ebazpenen berri ematea_ Alkatetzarenak (500 zk.tik 574 zk.ra) Zinegotzi -ordezkarienak (950 zk.tik 1047 zk.ra, biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzarrarenak.
  3. Oarsoaldea. Kudeaketa-plana 2013.
  4.  Proposamena: 2012ko Kontu Orokorra onartzea.
  5. Proposamena: Ebaazpena, funtzionarioek 2013ko apirilaren 30eko pleno-akordioaren aurka aurkezturiko birjarpen-errekurtsoei dagokiena.
  6. Errenteriako Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren 5. Aldaketa puntuala. 26 Area: Gerontologiakoa eta LSEZ/%, erabilera definiturik gabeko zona babestuaren zati bat. Behin-betiko onarpena emateko proposamena.
  7. Proposamena: Errenteriako Udala eta Orereta Ikastolaren artean Aingeru Guarda ikastetxeko zati baten uzte-erabilerari buruz sinaturiko kontratua aldatzea: eraberritze lanak eta epea zabaltzea.
  8. Auto-Taxi Zerbitzuaren udal ordenantzaren behin-betiko onarpena.
  9. Proposamena: Errenteriako Hiri-garraio zerbitzu publikoa kontratatzea.
  10. Mozioak, bat Euskadiko bananduriko Gurasoen Federazioak guraso-erantzukidetasunari buruzkoa O.E. Bilduk abalatuta, eta bestea, Socialistas Vascos- Euskal Sozialistak udal taldeak aurkezturikoa.
  11. Galdera-eskariak.