Bihar da Madalenetako herri bazkarirako txartela erosteko azken eguna

Herri bazkaria

Jai Batzordeak herritar guztiei gogorarazi nahi die, bihar izango dela uztailaren 21erako antolatu duten herri bazkarirako txartela erosteko azken eguna. Bazkaria Merkatuzarreko plazan izango da, 14:00etan.

Bertarako txartelak zapi gisa emango dituzte eta 17 euroan eskuratu ahal izango dira. Guztira 300 jarri dituzte salgai Arkaitza eta Reyna tabernetan, Foru plazako, Morrongiletako, Zumardiko eta Iztietako kioskoetan eta baita Beraungo auzo elkartean ere.

Salmenta puntu hauei beste bat gehitu zaie eta, orain, Oarso aldizkaria saltzeko udaletxeko arkupetan jarri duten mahaian ere erosi ahal izango da zapia.