Bigarren eskuko gauzen azoka igandean

azokaHilero hirugarren igandean ohikoa den bezala, uztailaren 21ean, goizean, bigarren eskuko gauzen azokaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Zumardian izango da hori eta euria egingo balu, berriz, Xabier Olaskoaga plazan.

Azokan artikulu ugari aurkitu ahal izango ditu bertaratzen denak, hala nola jantziak, jostailuak, liburuak, dekoraziorako elementuak eta bildumazaleentzako antzinako piezak.

Gamon zumardia berriro ere duela hainbat urte Errenterian arrakasta handiz egiten ari den ekimen honen eszenatoki bihurtuko da. Antolatzaileek Gipuzkoako beste hainbat udalerritan ere egiten den azokan parte hartzeko gonbitea egiten dute.