Txernobylgo haurrei harrera egin zieten udal ordezkariek

Chernobileko haurrei harreraJoan den asteartean, uztailaren 16an, arratsaldeko zazpietan Errenteriako Udal Pleno Aretoan egin zitzaien Txernobyldik etorritako haurrei harrera ekitaldia.

Ekitaldia Gazteria Departamentuak antolatu zuen eta bertan, aurten Ukrainatik etorritako haur eta bi begiralez gain, haurrak hartu dituzten Errenteriako familiek eta Udal ordezkari politikoek hartu zuten parte.

Unai Unsuain Gazteria Zinegotziak esker oneko hitzak izan zituen Chernobil Elkartearentzat nahiz herriko familia horientzat, haur horien alde egiten duten lanagatik. Era berean, eskerrak eman zizkien haur ukraniarrei ere, “urtero gure herrian ikusteak errenteriar guztioi eragiten digun pozagatik” eta, azkenik uda eta Madalen jai zoriontsuak igarotzea opa zien ekitaldian parte hartu zutenei.

Ekitaldia amaitzeko, bertaratutako haur guztiek oparitxo bat jaso zuten udal ordezkarien eskutik.