Herri Bizia Madalenen erakusleiho bihurtuko dugu

Udaletxea jaietan

Hurbil ditugu Madalenak eta Herri Bizian herriko jaiak gertutik jarraitzeko atal berezia prestatzen ari gara.

Bertan izango da, besteak beste, txupinazoa edo egunero egindako argazkiak ikusteko aukera. Baina ez hori bakarrik, herritarrek sare sozialetan argitaratzen dituzten irudi, bideo edo iruzkinak ere partekatu nahi ditugu.

Horregatik, Facebook sarean Herri Biziak duen orrialdea jarraitzera eta Twitterren #madalenak2013 traola erabiltzera animatu nahi ditugu errenteriarrak.