Itzultzaile lanpostua barne promozio bidez beteko du Udalak

udaletxeaLanpostuaren titularrak erretiroa hartuko duelako, Udalak itzultzaile lanpostua, denboraldi batez, bete nahi du barne promozioz.

Ondorengoak dira kandidatuek bete beharreko baldintzak:

  1. Errenteriako Udaleko karrerako funtzionarioa edo kontratudun finkoa izatea eta A2 (lehen B) edo C1 (lehen C) sailkapen taldekoa izatea.
  2. Honako titutlua edukitzea edo hori eskuratzeko eskubideak ordainduak izatea: ingeniari teknikoa, unibertsitate diplomatua, arkitekto teknikoa, hirugarren mailako lanbide heziketa edo baliokidea.
  3. Euskarako 4. hizkuntzaeskakizunaren jabe izatea.

Baldintza hauek betetzeaz gain, hautagaiek itzulpen-interpretazioari buruzko probak egingo dituzte eta LH3ko mailari dagokion frantsesa maila eskatuko diete.

Interesa duten langileek, hala jakinarazi beharko dute abuztuaren 2a, ostirala, 14:00ak baino lehen.