Landarbasok kontzertua eskainiko du gaur Ermitan

landarbasoIñaki Tolaretxipik zuzentzen duen Landarbaso abesbatzak kontzertua eskainiko du gaur, arratsaldeko 20:00etan, Madalena Donearen Basilikan.

Abesbatzak Llangollengo Nazioarteko Musika Jaialdian (Gales) lehen saria irabazi berri du koru mistoen sailean eta hirugarren postua eskuratu du folklore sailean. Jaialdian abesbatzak lehiatzeaz gain, dantzarien eta abeslari bakarlarien lehiaketak ere egiten dira eta Europako musika jaialdirik zaharrena da.

Aurtengo Madalenak, gainera, bereziak izango dira Landarbasorentzat, izan ere, herriko jaietako omenduetako bat izango da bere zuzendaria den Iñaki Tolaretxipi. Udalak Errenteriako kultura musikalari egin dion ekarpenagatik eskainiko dio omenaldia.