Txorien kantuak ezagutzeko ibilaldia Listorretan

TXORI_Ibilaldia_Kartela_800x1131

 

Listorreta inguruko txoriak euren kantuen biden ezagutzeko ibilbidea antolatu dute biharko, hilak 27. Txangoa Listorretako aisialekutik irtengo da goizeko 9:00etan eta antolatzaileek adierazi dutenez “zailtasunik gabekoa” izango da. Bidean inguruko txoriak ezagutzen lagunduko duten azalpenak emango ditu Mikel Olano adituak.

Adin guztietako herritarrentzat dago zuzendua ibilbidea eta prismatikoak eramatea gomendatu dute antolatzaileek. Saioak ordu eta erdi-bi ordu inguruko iraupena izango du .

Ekintza Aiako Harria Parke Naturalaren ingurunea ezagutzera emateko Errenteriako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak elkarlanean udarako prestatu duten egitarau bereziaren barruan kokatzen da.

Uztaila eta abuztuan egingo dituzte  adin guztietako herritarrei zuzendutako ekintzak eta denak dira doakoak.