Eneko Millanek irabazi du berriz ere Ereintza Open txapelketa

Ereintza Open irabazleakRaul Ramosen aurkako partida irabazita, Eneko Millan errenteriarra izan da II Errenteriako Ereintza Open Tenis Txapelketako garailea. Millanek iaz ere lortu zuen final handia irabaztea, kasu horretan, Jon Ramos kanporatuta.

Txapelketa ekainaren 1ean hasi zen Ereintza elkarteak ATG ( Gipuzkoako tenislari afizionatuak ) eta Errenteriako Kirol Patronatuaren laguntzarekin antolatuta eta orotara, 32 tenislarik hartu dute parte, 8 multzotan banatuta. Partida guztiak Beraungo erabilera anitzeko pistan jokatu dituzte.

Sari banaketan Alazne Korta eta Garazi Lopez de Etxezarreta zinegotziek eta Joxan Etxeberria Ereintza Eskubaloia taldeko ordezkariak hartu zuten parte.