Madalenak 2013ko argazkiak herritarren eskura

Txupinazoa
Txupinazoa

Herriko jaiak argazkien bidez erakutsi nahi izan ditugu Herri bizian. Madalenetako hainbat eta hainbat ekintzetako argazkiak argitaratu ditugu 6 egunetan zehar eta horiek guztiak eta gehiago  Flickr-en jarri ditugu, herritarrek bertan ikusi edo hala nahi izanez gero, deskargatzeko.

Argazki guztiak libreak dira CC-BY-SA lizentziarekin eta beraz, edonork jaitsi ditzake tamaina ezberdinetan. Lizentzia libre honek eskatzen duen bakarra, argazkia erabiltzean iturriaren aipamena egitea eta berdin zabaltzea da.

Ondorengo estekan aurki daitezke uztailaren 20tik 25era bitartean jasotako irudiak: http://www.flickr.com/photos/herribizia/

 

[box]Argazkiak deskargatzeko urratsak[/box]

  • Hautatu argazkia.
  • Beheko aldean, eskuinean, hiru puntutxo agertzen dira. Egin klik bertan.
  • Aukeratu “Tamaina gehiago ikusi”.
  • Hautatu deskargatzeko tamaina.
  • Deskargatu irudia.

 

 

 

 

 

 

 

Bukatu dira Madalenak 2013 eta ia beste hamabi hilabete itxaron beharko ditugu berriro ere herriko jaiak bizitzeko.

 

herri bizian Madalenetako argazki guztiak eta gehiago herritarren eskuragarri jarri ditugu Flickr nahi duenak deskarga ditzan.