San Marko Gotorlekura bisita gidatua igandean

San Markora bisita_800x520

Datorren igandean, hilak 4, Lau Haizeta Parkea eta San Marko Gotorlekua ezagutzeko ibilbide gidatua antolatu dute. Aste honetakoa euskaraz izango da eta San Marko Gotorlekuan bertan hasiko da bisita goizeko 10:00etan. Gazteleraz, ordea, abuztuaren 11n egingo dute leku eta ordu berean.

Txangoak San Marko eta Txoritokieta gotorleku militarrak, Txoritokietako estazio megalitikoa eta antzinako amezti basoak ezagutzeko aukera eskainiko ditu eta bi orduko iraupena izango du.

Ibilbide gidatu hauen prezioa 2 eurokoa da pertsonako. 7 eta 16 urte artekoentzat, aldiz, euro 1ekoa eta 7 urtetik berakoentzat doan eskainiko dute.

Beharrezkoa da Errenteriako Turismo Bulegoan aurretik erreserbatzea ibilbide gidatua egiteko, asteazkenetik igandera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, bai 943 449 638 telefonoan edo baita turismo@errenteria.net posta elektronikoan ere.