Aizpitarteko lehen gizakien bizimodua ezagutzeko tailerrak Listorretan

aizpitarteHistoriaurreko bizimoduari buruzko erakustaldi eta tailerrak antolatu dituzte larunbaterako, hilak 10, Listorretan.

Helburua leizezulo hauetako historiaurreko gizakiaren bizimodua ezagutzea da eta horretarako, prestatu dituzte tailer ezberdinak: jaurtiketa historiaurreko propultsatzailearekin, sua pizten ikasi, historiaurreko margoak… Erakustaldia arratsaldeko 16:00etan hasiko da eta 3 orduko iraupena izango du.

Ekintza Aiako Harria Parke Naturalaren ingurunea ezagutzera emateko Errenteriako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak elkarlanean udarako prestatu duten egitarau bereziaren barruan kokatzen da. Eta honetan, gainera, “Aitzbitarteko Lagunak” Errenteriako Elkarteareren laguntza izan dute.

Uztaila eta abuztuan egingo dituzte  adin guztietako herritarrei zuzendutako ekintzak eta denak dira doakoak.