Añarbeko baso-erreserba sustatzeko ur pitxer eta mantelen banaketa egin dute jatetxeetan

Añarbe_erreserba eremua“Añarbe Baso Erreserba, basoak eta urak bat egiten duen eremua” kanpainaren atal berri bat abian da dagoeneko. Añarbeko Uren Mankomunitateak, Errenteriako eta Donostiako udalekin batera, Aiako Harria Parke Naturalaren Añarbeko Baso Erreserba eta Kontserbazio Bereziko Eremua ezagutarazteko ekintza desberdinak antolatu ditu.

Prentsa artikulu, iragarki eta ibilbide gidatuen ondoren, txanda jatetxeei heldu zaie. Añarbe Baso Erreserba inguruko hainbat jatetxetan ur pitxer eta banakako mantelen banaketa izango da, bertaratzen diren herritar nahiz kanpotarren artean eremu hau baloratu eta ezagutzera emteko asmoz. Dagoeneko banatu dira Errenterian kanpaina honetan parte hartzeko prest egon diren jatetxe eta tabernetan eta datozen egunetan Oiartzun, Hernani eta Astigarraga banatuko dira.

Honez gain, datorren hilaren hasieran, Añarbeko Mankomunitatea osatzen duten udalerrietan Añarbe Baso Erreserbari buruzko liburuxka eta posterrak izango dituzte eskura eremu natural hau ezagutzeko prest dagoen edonork, nondik abiatu eta zer aurki dezakeen ezagutarazteko.