Asteazkenean izango dira Bioaniztasun eta Energiaren lantaldeen lehen bilerak

Bioaniztasun eta Energia

Ikasturte berriarekin batera, Ingurumen Aholku Kontseiluak Bioaniztasuneko lantaldea eta Energiaren lantaldea abian jarri nahi ditu, aurretik Hondakinen taldearekin egin zuen bezala. Horretarako, prozesu honetan parte hartu nahi duten herritar guztiak talde berri hauetako bakoitzerako lehen bilerara gonbidatu nahi ditu.

Bioaniztasuneko lantaldearen bilera, asteazkenean izango da, hilak 4, arratsaldeko 18:00etan Udaletxean. Energiaren lantaldea ere irailaren 4an bilduko da Udaletxean baina kasu honetan, 19:00etan. Antolatzaileek adierazi dutenez, bilkuren iraupena ordubetekoa izango da gehienez.

Parte-hartzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, aitor@izadi21.net helbidera edo 943 492 215 telefonora zuzen daitezke interesdunak.