Zabalik da Arramendiko baratze ekologikoen zozketarako izena emateko epea

arramendiko baratzeakGaurtik aurrera, hilak 2, eta irailaren 16 arte Arramendiko baratze ekologikoen partzela bat edukitzeko interesa duten pertsonek eskabideak bete eta aurkeztu ditzakete, eskatutako dokumentazioarekin batera, Udal Erregistroan.

Errenteriako Baratze ekologiko eta sozialen Parkea Arramendin egingo da eta Kutxak Ekogunean aurrera daraman gizarte ekintzak sustatzen dituen Baratzeen Parke Sarearen barruan kokatzen da. Proiektua Ekoguneak eta Errenteriako Udalak kofinantzatu dute.

Baratze ekologikoen parke honen funtzionamendua ondorengo printzipioen araberakoa da:

  1. Kontserbazioa eta mantentzea: Baratze Parkearen erabiltzailearen betebehar nagusiena da uzten zaion lur zatia behar bezala zaintzea eta mantentzea. Horren erabileran behar adinako arreta jarriko du, lurrak osasungarritasun-baldintzak, apainketa eta lanketa izan ditzan.
  2. Instalazioak erabiltzerakoan besteekiko begirunea izatea: baratze ekologiko baten adjudikazio-hartzaile den edonork saihestu beharko du besteei eragozpen, kalte edo galerak eragitea.
  3. Nork bere burua hornitzea: lurraren emaitzak, baratzetan ereitetik sorturikoak, norberak edo familia-unitateak soilik kontsumitu ahal izango ditu, eta inola ere ezin izango dira erabili etekin ekonomikorik lortzeko.
  4. Ingurumenaren aldeko neurriak: baratzeen erabileraren onuradunek ezingo dute ongarritzeko produkturik erabili, ezta produktu fitosanitariorik ere. Izan ere, lurrean kalte izugarria eragin lezakete, lurrak eta egon daitezkeen akuiferoak kutsatuz, betiere laborantza araudi honetan azaldutako baldintza zorrotzetan nekazaritza ekologikoko sistemak jarraituta jardungo dute.

Beste alde batetik, ezartzen da erabiltzaileek elkartea eratu eta kanon bat ordaindu eta fidantza bat jarri behar dutela baratzeen mantentze-lanen ondoriozko gastuetan laguntzeko.

  • Kanona: 45 euro 30 metro koadroko baratze bakoitza erabiltzeagatik urteko
  • Kanona: 90 euro 60 metro koadroko baratze bakoitza erabiltzeagatik urteko
  • Fidantza: 100 euroko fidantza jarriko du erabiltzaileak herri jabariaren erabilera egokia egiten dela bermatzeko. Fidantza hori itzuli egingo da adjudikazioa behin betiko amaitzen denean, baldin eta erretenitzea eragiten duen arrazoirik ez badago.

Errenteriako Mendi eta Ingurumena Sailetik dei egin nahi zaie bereziki aurre izenemateak bete dituzten pertsonei edo egindako inkestan parte hartu dutenei; izan ere, bere garaian eskatu ez zen dokumentazioa aurkeztu behar denez, irailaren 2tik 16ra izena eman beharko dute berriro ere.

Ondorengo esteketan ikus daitezke baldintza agiriak eta baita eranskinak ere:

Baldintza agiriak

Eranskinak