Hibaikako emakumezkoak Kontxarako sailkatu ziren atzo

Hibaikaren logoaAtzo, hilak 29, jokatu zituzten Kontxako Banderarako sailkapenerako txandak eta bertan, Hibaikako emakumezkoen taldeak bigarren postua eskuratu zuen zumaiarren atzetik. Lortutako lekuarekin, Kontxako estropadan kale bat ziurtatu dute errenteriako neskek.

Lehen estropada igandean izango da 11:00etan. Inoiz baino gehiago beharko dute Hibaikakoek herritarren babesa eta horregatik, igandean, 9:00etan Udaletxean elkartzeko deia egin nahi diete errenteriar guztiei, bertatik elkarrekin Donostiara abiatzeko.