Hibaikak igandean Donostiara joateko dei egin die errenteriarrei

Hibaika_8Igandean izango da Kontxako Banderako bigarren jardunaldia eta bertan izango dira Hibaikako emakumezkoak. Pasa den igandean bigarren postua eskuratu zuten Zumaiaren atzetik eta oraingoan ere lehiakide gogorrak izango dira.

Horretarako, baina, herritar zein jarraitzaileen babesa beharrezkoa izango dute. Horregatik, arraun taldeak dei egin nahi die errenteriar guztiei herriko neskak animatzera joateko: “Igandean goizeko 9:00etan elkartuko gara Udaletxean eta topoa hartzera joango gara denok elkarrekin, aparteko giroan, Donostiara”.

Amulleta Danbor Kofradiako kideek ere euren babesa eman nahi izan diete Hibaikakoei eta Udaletxean biltzen den jende taldearekin batera Kontxara joango dira “danbor hotsekin traineruko neskei indarra ematera”.

Bestetik, Donostia Hibaikako koloreekin janzteko banderak eta elastikoak Maria de Lezo kaleko Rosmi dendan daude salgai.