Galtzaraborda eta Agustinetako erretiratuen elkarteek ikasturte berria ospatuko dute

Auzoak | Bidearen Bidean 2013-09-25 | 0

Galtzarabordako El Parque eta Agustinetako San Agustin erretiratuen elkarteek bazkideei dei egin nahi diete, bihar, hilak 26, ikasturtearen hasiera dela-eta egingo den jaira joan daitezen.

Kasu bietan jaia 18:00etan hasiko da eta ikasturte berrirako proposatutako ekintzei buruzko informazioa jasotzeaz gain, luncha izango da bertaratzen direnentzat.

Galtzarabordan honakoak dira antolatu dituzten ekintzak: gimnasia, areto dantzak, esku-lanak, saskigintza, memoria, euskara eta informatika. Agustinetan, berriz, gimnasia, win tsun chi, areto dantzak, brodatzea, euskal dantzak, puntu eta kakorratz lanak, dantza tailerra, memoria, esku-lanak, euskara, informatika eta abesbatza prestatu dituzte.

No comments yet.

Utzi erantzuna