Urriaren 4ra arte aurkez daitezke film laburren lehiaketarako lanak

Film laburren lehiaketaHemezortzigarrenez antolatu du Kultura Departamentuak aurten, “Errenteria Hiria” Film Laburren lehiaketa, bereziki, eskualdeko gazteen artean ikus-entzunezko artea sustatu eta lantzeko helburuarekin.

Kultura Departamendutik, lanak bidaltzeko epea urriaren 4ra arte zabalik dagoela gogorarazi nahi dute eta Errenteriako Udaletxeko Sarrera Erregistro Nagusian aurkeztu beharko dituztela egileek.

Gainera, hautatutako lanak, azaroaren 8, 9 eta 10ean egingo den jaialdian izango dira ikusgai.

Informazio gehiago eskuratzeko, interesdunek  943 44 96 34 telefono zenbakira deitu dezakete.