“Madalenak 2013” argazki lehiaketaren erakusketa eta sari-banaketa Xenpelar Etxean

Concurso Madalenak webXenpelar Etxeak “Madalenak 2013” XIX. Gazte Argazki Lehiaketan aurkeztutako argazkien erakusketa hartuko du datozen egunotan. Lehiaketa Kultur Sustapen Elkarteko argazkilaritza taldeak antolatu zuen.

Bihar, hilak 27, gainera, lehiaketaren sari-banaketa egingo dute 19:00etan, leku berean. Halaber, bertaratzen diren parte-hartzaileen artean zozketa bat ere egingo dute.

Erakusketa ostiral eta larunbatean egongo da ikusgai, 17:00etatik 20:00etara.