12 orduko padel torneoa antolatu dute larunbaterako

Errenteria_03_Padel.jpgServiociok eta Kirol Patronatuak antolatuta , larunbatean, hilak 5, 12 orduko padel torneoa izango da Fanderiako pistetan.

Torneoa 10:00etan hasiko da eta orotara 16 bikotek hartu ahal izango dute parte, 4 taldetan bilduta. Parte-hartzaile guztiek 4 partida jokatuko dituzte gutxienez. Halaber, 6 jokoko set batera lehiatuko dituzte partidak, eta berdinketa  Tie Break bidez erabakiko da.

Izen-ematea Galtzaraborda (943 449690) eta Fanderiako (943 344423) kirol instalazioetako harreretan egin beharko dute parte hartu nahi dutenek. Errenteriako udal kirol instalazioetako harpidedun diren pertsonek 5 euro ordaindu beharko dituzte eta harpidedun ez direnek 10 euro. Irabazleek garaikurra jasoko dute.