Landarbaso abesbatza Azkoitiko Organo Zikloan

landarbasoErrenteriako Landarbaso eta Beasaingo Loinatz abesbatzek euren ahotsak batuko dituzte Azkoitiko Organo Zikloan parte hartzeko. Bi kontzertu eskainiko dituzte: lehena, datorren larunbatean izango da, hilaren 5ean, arratsaldeko 17:30etik aurrera Azkoitiko Parrokian eta bigarrena, astebete geroago, hilak 12, 20:00etan Bergarako Parrokian.

Organo Ziklotik at, berriro ere elkartuko dira bi taldeak Beasaingo Parrokian saioa egiteko urriaren 13an, 20:00etan. Loinatz abesbatzak antolatutako kontzertu honetan, Organo zikloan eskainiko duten errepertorio bera abestuko dute.