“Ugaldetxoko basoak” ibilbidea prestatu dute Añarbe ezagutzera emateko

Añarbe_erreserba eremuaAñarbeko Uren Mankomunitateak, Errenteriako eta Donostiako udalekin batera Añarbeko Baso Erreserba ezagutarazteko kanpaina bat jarri du martxan: Añarbe Baso Erreserba, basoak eta urak bat egiten duten eremua.

Kanpainaren helburu nagusia natura-gune hau inguruko biztanleriaren artean ezagutzera ematea da, eta horretarako ekintza ezberdinak planifikatu dituzte, ibilbide gidatuak esaterako. Hala, udaberrian Urdabururi itzulia PR-Gi 1003tik doan ibilbidea egin zuten bezala, udazkenerako Ugaldetxoko basoak PR-Gi 1001 ibilbidea prestatu dute.

Zailtasun ertaineko ibilbide honetan, 700 metro igoko dituzte parte-hartzaileek, 10,5 kilometro inguruko luzeran.  Abiapuntua Ereñozu auzoko Ugaldetxo taberna izango da, Hernani eta Goizuetako lotzen dituen GI-3410 errepidearen ertzean.

Ibilbidean, gainera, Oberango pagadia zeharkatzeko eta Urumea ibaiaren ur garbiak ikusteko aukera izango da.

Euskaraz eta gaztelaniaz

Bi egun ezberdinetan egingo dute zeharkaldia, urriaren 20an euskaraz eta azaroaren 3an gaztelaniaz. Kasu bietan, abiapuntua Ugaldetxo jatetxeko aparkalekua izango da eta norbera gerturatu beharko da haraino 9:15erako. Leku berean emango zaioa amaiera ibilbideari 14:00ak aldera.

Bestetik, antolatzaileek mendian ibiltzeko arropa eta oinetako aproposak, ura eta jateko zerbait eramatea gomendatu dute.  Bisita dohainik izango da eta informazio gehiago behar izanez gero info@galemys.com helbidera idatzi edo 943 555 431 telefonora dei dezakete interesdunek.