Literatur solasaldiak izango dira ikasturte berrian ere

Eztia eta ozpinaIrakurketa sustatzeko xedez eta irakurzaleen jarrera kritiko eta arrazoituak garatzen laguntzeko asmoz, Errenteriako Udal Liburutegiak literatur solasaldiak antolatu ditu ikasturte berrirako ere.

Jarduera hauek, irakurtzea gustokoa izateaz gain, irakurritakoari buruzko iritziak taldean konpartitu nahi dituzten pertsona orori bideratuak daude. Horretarako, Liburutegiak tertuliakide bakoitzari liburu bat utziko dio maileguan hizketaldia egin arte.

Gaztelaniaz zein euskaraz egingo dira solasaldiak Xenpelar Etxeko (Madalena kalea) lehenengo solairuan.

Interesa dutenek, Liburutegiko harrera-gunean edo 943 44 96 35 telefonora deituta eman beharko dute izena.

Literatur hizketaldiak ondorengo liburuei buruz izango dira:

  • Urriaren 8an (gaztelaniaz): Oscar Alonsoren Los futuros imperfectos.
  • Urriaren 16an (euskaraz): Patxi Zubizarretaren Eztia eta ozpina.
  • Azaroaren 5ean (gaztelaniaz): Philip Rothren La mancha humana.
  • Azaroaren 13an (euskaraz): Arantxa Iturberen Ezer baino lehen.
  • Abenduaren 11an (euskaraz): Xabier Etxaberen Lurtarra da begiratua.

Jose Luis Canchok dinamizatuko ditu gaztelaniazko tertuliak eta euskarazkoak, berriz, Ane Mayozek. Hizketaldi guztiak 19:00etan hasiko dira.