Txistulariak erdialdeko kaleetan zehar ariko dira igandean

txistuTxistularien Udal Banda, Xabier Vesgaren zuzendaritzapean, igande goizean, hilak 6, erdialdeko kaleetan barrena ibiliko da eta Tolosan egingo den Kilometroak dela-eta Euskera, oi euskera obra joko du. Obraren doinua Imanol Urbieta eta Xabier Leterena da eta  Jose Ignazio Ansorenarena harmonizazioa.