San Tomas Batzordearen lehen bilera, asteartean, azoka prestatzeko

Santo TomasOraindik bi hilabete luze falta diren arren, San Tomas Batzordea dagoeneko hasi da lanean, eta asteartean, urriaren 8an, egingo dute aurtengo azoka antolatzeko lehen bilera.

19:00etan jarri dute hitzordua Merkatuzarreko erabilera anitzeko gelan. Horrenbestez, azaltzeko deia egin diete pasa den urtean parte hartu zuten elkarte guztiei, eta aurten ere han egon nahi dutenei.