Pilota egokituaren nazioarteko txapelketa ospatuko dute bihar

Cartel Pelota Adaptada 2013II. Forum Sport Pilota Egokituko Nazioarteko Txapelketa antolatu du Mindara Elkarteak Niessen Elkartearekin batera biharko, hilak 5, Fanderiako Pilotalekuan.

Goizean ekingo diote txapelketari. Hala, 11:00etatik 13:30ak arte adimen urritasuna duten pertsonen paleta partidak izango dira eta, bitartean, 11:30ean Mindara elkartearen aurkezpena egingo dute. Arratsaldeko saioan gurpil-aulkietan jokatuko dituzte partidak, 16:30etik 19:00etara.

Mindararen helburua Oarsoaldean kirol egokitua, bere alor guztietan, sustatu, garatu eta bultzatzea da. Iaz hasi zuen elkarteak bere ibilbidea Euskal-Pilota Egokituarekin, batez ere aniztasun funtzionala duten pertsonei zuzenduta eta balioetan oinarritutako hezkuntza xede izanik.

Mindaratik erreteriar guztiei dei egin nahi diete Fanderiako Pilotalekura joan daitezen euskal pilotaren modalitatea hau ezagutzera.