Bertsolaritza ikastaroa antolatu du, beste behin, Xenpelar bertso eskolak

bertsolaritza_ikastaroa_2013-2014_1Bertsolaritzan trebatu nahi dutenentzat ikastaroa prestatu dute Xenpelar bertso eskolan. Ikastaroa ostiralean, hilak 11,  hasiko da eta egun horretatik aurrera, ostiralero izango dute eskola ikasleek arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara, 2014ko maiatzera arte.

Interesa duten pertsonak bertso eskolara joan beharko dira izena ematera, hau da, Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak  Pablo Iglesias kaleko 11. zenbakian duen egoitzara. Nahiago dutenek, ordea, telefonoz hots egin dezakete 943 340143 zenbakira.