Boxeolari handiak bilduko dira igandean Galtzarabordako kiroldegian

boxeo gauaBoxeo gau ikusgarria antolatu du iganderako “Team Látigo Boxing Club” Errenteriako taldeak, Errenteriako Udal Kirol Patronatuaren laguntzarekin. Ikuskizuna 18:00etan hasiko da Galtzarabordako Udal Kiroldegian eta bertan estatuko hainbat lekutatik etorritako lehenengo mailako boxeolari amateurrek parte hartuko dute.

Nazio mailan dominak lortu dituzten hiru boxeolari izango dira guztien artean. Horietako bat da Sebas Látigo Pérez errenteriarra, 2013an Espainiako txapeldun izan zena Pisu Arinean. Boxeolaria Centro de Alto Rendimiento Infanta Cristina de Los Alcázares (Murtzia) zentrotik etorriko da, bertan bizi baita, egun, 20 urtez azpiko boxeoko Espainiako selekzioko kideekin batera, neo-profesional mailan debutatzeko asmoz.

“Extra” asko izango dituen gaua izango da, argia, laserrak, soinua, dantza, aurkezlea eta  VIP mahaiak prestatu baitituzte antzolatzaileek. Horrek ekarriko du topaketa hau Gipuzkoan orain arte ikusi diren boxeo gauetatik erabat diferentea izatea.

Txapeldunen topaketa

Espainiako txapeldunak, Gipuzkoakoak, eta Euskadiko txapeldunordeak ringean elkartuko dira afizionatuari “boxeoa egoera puruan” zer den erakusteko, maila goreneko 8 borroketan parte hartuz. Adierazi behar da, gainera, Pantera Macole, Ranci, Misil Basasoro, Cristian Collado, Paola Gaitán eta Látigo Pérez, denak Errenteriako “Team Látigo Boxing Club” klubeko kideak, gau ikusgarri honetan egongo direla.

Udal Kirol Patronatutik afizionatuak zein publikoa oro har animatu nahi dute boxeo gau honekin gozatzera joan daitezen eta gogorra bezain exigentea den kirol modalitate honetako kirolariak anima ditzaten.