Formakuntzarako egitaraua prestatu dute Emakumeen Eskola baten bidean

Emakumeen eskolaErrenteriako Udaleko Berdintasunerako arloak, Berdintasunerako Kontseiluak 2013-2014 ikasturterako egindako formakuntzarako proposamena jaso eta  hausnarketa, prestakuntza eta topaketarako espazio bat sortzeko apustua egin du.

Departamentutik adierazi dutenez, formazio-proposamen hau etorkizuneko Emakumeen Eskolarako lehen urratsa da. Izan ere, honen bidez, norbanakoaren eta taldearen partaidetza- eta jabekuntza-prozesua eragin nahi dute, emakumeon lidergoa sustatu asmoz.

Helburua, Emakumeen Eskola eztabaida, jakintza eta iritziak elkartrukatzeko espazioa izatea da; baina ez hori bakarrik,  baita “gozatzeko, kontzientzia eragiteko, sareak sortzeko, alternatibak eraikitzeko espazioa ere, emakumeen arazoen eraldaketa ekarriko duten alternatibak bilatzeko”.

Sortutako espazio berri honek herriko sare sozialean dauden emakumeen mugimendua sustatu nahi du. Hala, arduradunek, prestatutako ekintzetan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi diete antolatuta dauden emakumeei zein antolatu gabe daudenei.

Izena ematea beharrezkoa da 652 756787 edo  657 792155 telefono zenbakietara deituz edo emakume.eskola@yahoo.es helbide elektronikora idatziz. Ekintza guztiak, gainera, doakoak dira eta haurtzaindegi-zerbitzua eskainiko dute, aldez aurretik eskatuz gero.

Egitaraua:

  • Erakusketa: Joan etorriko bidaien artean, Errumaniar RROM bizitzak

Donostiako Udaleko kultura aniztasun bizikidetza programako Adriana M. Villalónek San Telmo museoaren laguntzarekin.

Aurkezpena: urriak 24, osteguna, 17:00

Eguna: urriaren 14tik 31era

Ordutegia: 17:00-20:30 (astelehenetik ostiralera)

Lekua: Merkatuzar

  • Komiki erakusketa: Indarkeria, begiradak eta feminismoa

SKOLASTIKA

Eguna: Urriaren 18tik azaroaren 5era

Ordutegia: 17:30-20:30 (asteartetik larunbatera)

Lekua: Xenpelar Kultur Etxea

Bisita gidatua: urriak 18, 18:00

  • Emakumeentzako brikolajea

Etxeko konponketa txikien aurrean bizirautea; etxeko “manitas”. Tresnen erabileraren inguruko oinarrizko ezagutza.

Encarnacion Busto (Mochilas Rojas)

Eguna: urriaren 21 eta  28 eta  azaroaren 4, 11 eta 18.

Ordua: 17:00-19:00

Lekua: Merkatuzar

  • Hitzaldiak: Aholkularitza juridikoa

Egunerokotasuneko egoeren inguruko informazio legal, penal eta juridikoa eskaintzea: familiakoa, sentimentala, herentziak… Eta errekurtso publikoen ezagutza.

Ana López (abokatua)

Egunak: azaroak 26 eta  abenduak 3 eta 10.

Ordua: 16:30-18.30

Lekua: Merkatuzar

  • Jardunaldiak: Krisia eta Ekofeminismoarien inguruko hausnarketa

Emakumeen egunerokotasunean krisiak duen eraginari aurre egiteko balizko alternatiben inguruko eztabaida eta hausnarketa.

1go jardunaldia: Nekane Jurado eta Cristina Henríquez

Eguna: azaroak 15

Ordua: 18:00

Lekua: Xenpelar Kultur Etxea

2. jardunaldia: Amaia Pérez Orozco

Eguna: 2014ko urtarrilean

  •  Autodefentsa feminista

Eguna: azaroaren 18tik 21era

Egunero astelehenetik ostegunera

Ordua: 20:00-21:00

Lekua: Galtzarabordako Kiroldegian

Izen-ematea: kiroldegian bertan (gehienez 14 pertsona)

  • Medikuntza naturala

Osasun fisiko eta emozionala hobetzen erakutsiko dute, amalurraren elementuen bidez. Antzinako ohiturak berreskuratu eta esperientziak partekatuko dituzte parte-hartzaileek.

Nekane Tomasena, Cristina Henriquez eta Maria Izquierdo

Eguna: urtarrilak 20 eta 27 eta otsailak 5 eta 12.

Ordua: 17:30-19:30

Lekua: Tomas Lopez 6 (Patxiku Zelai Emakume Elkartea)