Atzerriko doinuak izango dira entzungai igandeko txistularien kontzertuan

txistuXabier Vesgaren zuzendaritzapean, udal txistulari taldeak bere ohiko kontzertua eskainiko du igandean, hilak 13, 12:45ean Udaletxeko arkupetan. Kontzertuan, txistularien errepertorioko ohiko doinuez gain, atzerriko hainbat musikarien doinuak izango dira entzungai txistu bandara egokituak.

Honakoa izango da egitaraua:

  • Miguel Gz. Bastidaren Umore ona biribilketa.
  • Le Clercen X Tambourin. Moldaketa: Ismael Yagüe.
  • Eduardo Gorosarriren Hiru Ataleko Alborada.
  • Louis Cambloren Nere gogokoa orripekoa.
  • Basozabal arin-arina.
  • Béla Bartóken Sei Soinu eta Dantza Hungariar rapsodia laburra. Moldaketa: Carlos Sanchez Ekiza.
  • Fredo Gardoniren Rapid polka. Moldaketa: T. Agirregomezkorta.
  • Antolin Mendizabalen Ibilaldia biribilketa. Moldaketa: Alexander Iribar.

 Aldez aurretik, gainera,  erdialdeko kaleetan zehar ohiko diana izango da, 10:00etatik aurrera.