Ijitoek euren kultura erakutsiko diote gainontzeko gizarteari

Ijitoen Kultura asteaKamelamos Adikerar Ijitoen Elkarteak antolatuta, XI. Ijitoen Kultur Astea ospatuko dute Errenterian datorren astean, hilaren 14tik 19ra. Hala aurkeztu zuten atzo elkartearen presidentea de Juan Carlos Jimenezek eta Susana Mouron gizarte hezitzaileak.

Mouronek azaldu zuenez, hainbat kultur ekintza prestatu dute ijitoen komunitateak gainontzeko herritarrei euren kultura ezagutzera emateko helburuarekin: “ijitoen eta ijito ez direnez arteko elkarbizitzarako egitaraua osatu nahi izan dugu”.

Ekintza garrantzitsuenetarikoa Fanderiako Frontoian jokatuko diren pilota partidak izango dira. Astelehenean, EPLEren eskolako bikote bat pilota egokituko beste baten aurkako lehian ariko da. Asteazkenean, berriz, bi ijito bikoteren aurkako partida jokatuko da, Zumarragatik etorritakoa bata eta Irundik bestea. Partida hauetan garaile suertatzen diren bi bikoteek larunbatean izango dute final handia.

Honez gain, Mouronek adin guztiei zuzendutako jarduerak izango direla adierazi zuen, ijitoen kulturaren gaineko hitzaldia, Joxe Mari Carreren ipuin kontaketa saioa eta “La Pulga” arabar abeslariaren kontzertua, besteak beste.

Egitaraua

  • Astelehena:

09:00-13:00: Kafe ijitoa, Xabier Olaskoaga plazan.

19:00-20:00: Pilota partida, Fanderiako frontoian.

  • Asteartea:

18:00-19:00: Ipuinak euskaraz Joxe Mari Carrereren eskutik, Merkatuzarreko ludotekan.

  • Asteazkena:

19:00-20:00: Pilota partida, Fanderiako frontoian.

  • Osteguna:

11:00-12:00: Ijitoen kulturari buruzko hitzaldia, Errenteriako HHIn.

20:00-21:00: Flamenko erakustaldia: Askoa Etxebarrieta “La Pulga” eta  David Escudero gitarra-jotzailea, Kulturgunean. Sarrera: 2 euro.

  • Ostirala:

18:00-19:00: Raperflamenkeo tailerra, Merkatuzarreko gaztelekuan.

  • Larunbata:

17:30-18:30: III. Montxo Jimenezen Oroimezko pilota partida finalak eta sari-ematea, Fanderiako frontoian.