Zabalik dago “Eskatu ogia euskaraz” kanpainako lehiaketa

Eskatu ogia euskarazDagoeneko zabalik dago Eskatu ogia euskaraz lehiaketa. Ondoko irudia agertzen duten okindegi-kafetegietan ogia euskaraz eskatuta, zozketa batean parte hartzeko txartela emango diote bezeroari eta sariaren irabazleek, hilabete batean eguneko ogia doan eskuratuko dute.

Kanpaina hau Oarsoaldeako Euskara Zerbitzutik jarri dute abian eta helburua da euskararen presentzia handitzea herriko merkatal bizitzan.

Kanpainak azaroaren 3ra arte iraungo du eta 4an egingo dute zozketa okindegi-kafetegi bakoitzean.