Baserri giroa Zumardira ekarriko du Landalurraren Azokak

Landalurraren AzokaErrenteriako Landalurraren IX. Azoka” izango da Gamon zumardian larunbatean, Udala eta Behemendi Landa Garapenerako Elkartearen ekimenez antolatuta. Helburua lehen sektorea herritarrei ezagutzera ematea du ekintzak eta horretarako, egun osoan zehar garatuko den egitarau zabala prestatu dute.

Berritasun moduan, mikrosaio informatzaileak izango dira edizio honetan Gamon Zumardian. Berauetan parte hartuko dute Slow food Donostiak, Errenteriako kontsumo taldeek, Gipuzkoako elikagaien bankuak eta Euskal Herriko Hazien Sareak. Talo tailerra ere izango da arratsaldeko 17:00etan.

Egitaraua

  • 10:00-14:00: Txalapartarekin deialdia. Errenteriako Landalurraren IX. Azoka Gamon Zumardian, baserriko produktuen salmenta eta abere erakusketa barne direlarik.
  • 11:00-13:30: Mikrosaio informatzaileak Gamon Zumardian: Slow food Donostia, Errenteriako kontsumo taldeak, Gipuzkoako elikagaien bankua, Euskal Herriko Hazien Sarea.
  • 10:30-13:30: “Sagardoa egiten” sagardo egiteko prozesua ikusi ahal izango da Egiluze sagardotegiaren eskutik.
  • 11:00: Errenteria ekoiztutako kalitatezko produktuen dastaketa. Abrin-Goikoa baserriko Eusko Labeldun tomatea, taloak, Egiluze sagardotegiko sagardoa eta Eguzki Borda baserriko Idiazabalgo Jatorri Izena duen gazta dastazeko aukera.
  • 12:00: Kalejira Largabista eta Ane Piratarekin.
  • 16:30-19:30: Baserriko produktuen salmenta, Gamon Zumardian.
  • 16:30: Kanta eta dantza Martinber, Marikalanbre eta Largabistarekin. Ondoren, haurrentzako jokoak eta herri kirolak.
  • 17:00: Talo tailerra.
  • 18:00: Haur txokolatada Errenteriako Basosoro baserriko eguneko esnearekin.
  • Egunean zehar: Errenteriako dultzainero, txalapartari, trikitilari eta txistulariak. Auzo konpostajea azaltzeko gunea. Perretxiko erakusketa. Irrien Lagunen Kluba. “Erlezaintza eta liztor beltza” erakusketa.