Bigarren eskuko gauzen azoka igandean itzuliko da

azokaHilero hirugarren igandean ohikoa den bezala, urriaren 20an, goizean, bigarren eskuko gauzen azokaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Zumardian izango da hori eta euria egingo balu, berriz, Xabier Olaskoaga plazan.

Azokan artikulu ugari aurkitu ahal izango ditu bertaratzen denak, hala nola jantziak, jostailuak, liburuak, dekoraziorako elementuak eta bildumazaleentzako antzinako piezak.

Gamon zumardia berriro ere duela hainbat urte Errenterian arrakasta handiz egiten ari den ekimen honen eszenatoki bihurtuko da. Antolatzaileek Gipuzkoako beste hainbat udalerritan ere egiten den azokan parte hartzeko gonbitea egiten dute.