Astelehenetik aurrera egin daiteke Santo Tomas egunean txistorra postuak jartzeko eskaera

Santo TomasSan Tomas egunaren antolaketa dela-eta, Irune Balenciaga Kultura Batzordeburuak interesdunei jakinari nahi die txistorra postuak jartzeko eskaera egiteko epea urriaren 21ean ireki eta hilaren 31n amaituko dela.

Eskaerak udaletxeko erregistroan aurkeztu beharko dira, han bertan edo Kulturgunean jaso daitekeen eredua erabiliz. Eskaerarekin batera jarri nahi den postuaren krokisa aurkeztu beharko dute interesdunek,  neurri eta ezaugarriak adieraziz, gainera.

Bestetik, Santo Tomas eguna antolatzeko hurrengo bilera urriaren 29an Merkatuzarreko balioanitz gelan, 19:30ean izango dela gogorarazi du Balentziagak eta postua jartzen duenak antolaketan ere parte hartu behar duela eta beraz,  bilera hauetara bertaratu beharko dela.