Gotzon Huegunek egingo du Xenpelar omentzeko eskultura

Xenpelar omentzeko eskulturaXenpelar omentzeko bertsolaria irudikatuko duen eskultura sortzeko Udalak udaberrian deitu zuen lehiaketa publikora aurkeztutako 15 lanen artean irabazlea zein den erabaki du epaimahaiak.

Hala, Errenterian 1835eko urtarrilaren 12an jaio zen bertsolariari eskainiko zaion eskultura Gotzon Huegun Burgos Hernaniko bizilagunak egingo duela eman dute jakitera.

Xenpelarrek bertsolaritzari egindako ekarpena handia izan zen oso, kualitatiboki zein kuantitatiboki. Zalantzarik gabe, bere garaiko figura nabarmenenetakoa izan zen eta baita XVIII. mendetik gaur egun arte bertsolaritzaren historia dokumentatuaren bertsolaririk garrantzitsuenetakoa ere.

Lana Foru plazan kokatuko da eta bertsolaria jaio zen egunarekin bat eginez inauguratzeko asmoa du Udalak.