Pontikako transformagailuaren lanek erantzuna eman diote bizilagunen eskari bati

TransformagailuaPontikako auzoan dagoen Iberdrolaren transformazio eta banaketako azpiestazioa berritzen ari dira dagoeneko. Lan hauekin, Udalak auzotarrek transformagailuaren gaineko neurriak har zitezen egindako eskaera babestu nahi izan du.

Birmoldaketaren asmoa instalazioak ingurumenean duen eragina, orohar, murriztea da. Hala, aireko linea elektrikoak eta kanpoaldeko azpiegiturak kentzea suposatuko du proiektuak. Honekin batera, zarata ere murriztuko dute, elektrokuzioa eta suteak eragin ditzaketen tentsioko puntuak ezabatuko dituzte eta olio ihesak saihesteko ontziekin hornituko dute transformagailua.

Proiektu berriak, gainera, hesituriko gunea txikitzea ekarriko du; izan ere, 990m2-koa da egun eta 851 m2-koa izango da lanak amaitutakoan.

Transformagailu zaharra
Transformagailu zaharra
Transformagailu berriaren simulazioa
Transformagailu berriaren simulazioa