Indoor triatloia antolatu dute iganderako

Triatloia“Errenteriako II. Indoor Triatloia” datorren igandean, hilak 27, izango da goizeko 10:30etik aurrera, Fanderiako kiroldegian eta inguruetan.

Parte-hartzaileek 500 metro igeri egin beharko dute, 10 kilometro bizikleta estatikoan eta 2,5 kilometroko lasterketa, Fanderiako bidegorrian barrena antolatu duten zirkuitu batean.

Halaber, hiru modalitatetan banatu dute proba: gizonezkoak, emakumezkoak eta taldeak. Talde bakoitza hiru kirolarik osatuko du eta euren artean banatu beharko dituzte probak, hau da, kide bakoitza diziplina bakar batean ariko da.

Igandeko hitzordua Serviocio enpresak antolatzen duen Triatloi Indoor zirkuituaren barruan kokatzen da eta guztira, sei jardunaldi ditu, udalerri desberdinetan jokatzen direnak. Serviocioko Club-12ko partaideek doan parte hartu ahal izango dute, Errenteriako udal kirol instalazioen harpidedunek 3 euro ordainduko dute eta ekipo modalitatean parte hartzen dutenek, berriz, 6 euro.

Antolatzaileek adierazi dutenez, izena emateko epea irekita dago jada. Hala , interesdunak  Fanderiako Udal Igerilekuetako harrerara  (943 344423) edo Lezoko Bekoerrota Kiroldegira (943 51 03 11) joan beharko dira inskripzioa egitera.