Irun eta Hondarribian barrena ibiliko dira erretiratuak larunbatean

Errenteriako erretiratuen elkarteek jakinarazi nahi dute, datorren larunbatean, hilak 26, 2013-2014 ikasturteko elkarteen arteko lehenengo irteera izango dela.

Ibilbideak Irunen izango ditu hasiera eta bukaera eta bidean, Amute, Santiagotxo eta Hondarribia zeharkatuko dituzte.

Interesdunak Topoaren geltokian egon beharko dira 8:50ean.