Alonso eta Frias izan ziren garaile “Udazkeneko Padel Lehiaketan”

padel lehiaketaFanderiako Udal Igerilekuetako padel pistetan “Udazkeneko Padel Lehiaketa” jokatu zen pasa den urriaren 19an. Txapelketa Serviocio enpresak kudeatzen dituen zentro guztietan antolatu zuten, aldi berean, Errenteriako Udal Kiroldegiko Patronatuaren laguntzarekin.

Parte hartu zuten sei bikoteek taldekako fase bat jokatu behar izan zuten eliminatoriaren zein koadrotara pasatuko ziren erabakitzeko, alegia, koadro nagusira ala kontsolazio koadrora. Antolatzaileek adierazi dutenez, “parte-hartzaileen artean giro ezin hobea izan zen, nahiz eta orduak joan ahala nekea nabaritu”; izan ere, lehiaketa 9:00etan hasi zen eta koadroetako finalak 19:00etan jokatu ziren.

Azkenean, Alonso eta Friasek osatutako bikotea izan zen garaile Puy eta Raigonen aurka final nagusian, eta Bravo eta Lopezek kontsolazio finalean Amengual eta Ortegari irabazi zieten.