Hasi dira 2014ko “Ateak zabalduz” parte-hartzearen astea prestatzen

Ateak zabalduzArrakastatsua izan da aurtengo maiatzean egindako “Ateak zabalduz” parte-hartzearen astea. Hau horrela, 2014ko edizioa prestatzeko bilerak egiten hasi dira Erretriratuen Udal Elkarteak eta Udal Gizarte Zerbitzuen departamentua elkarlanean. Data finkatu dute dagoeneko, maiatzaren 19tik 23ra izango da.

Ekimenaren helburua erretiratuen elkarteek urtean zehar egiten duten lana herritarrei ezagutaraztea da eta horretarako hainbat ekintza antolatu zuten Merkatuzarren: erakusketak, lantegi ezberdinak, Kantu-Jira…

Antolatzaileek oso modu positiboan baloratu zuten astea eta pozik agertu ziren bai bazkideen parte-hartzearekin eta baita gainontzeko herritarren erantzunarekin ere, izan ere, “guztira 1699 pertsona pasa ziren Merkatuzarretik astearen amaieran”.