Galtzarabordako igerilekua itxita egongo da datorren astelehenetik ostiralera, goizez

Galtzarabordako kiroldegiaArgindar sistema aldatuko dela-eta,  Galtzarabordako Udal Kiroldegiko Igerilekua itxita egongo da azaroaren 4tik 8ra, biak barne, 8:00etatik 14:00etara.

Hori dela-eta, ezin izango dituzte gauzatu “Kirolkide Ekintzak” jardueraren barruan kokatutako uretako ekintzak. Beraz,  Kirol Patronatutik, ikastarogileak gonbidatu nahi dituzte Fanderian antolatutako uretako jardueretara bertaratu daitezen.

Hala ere, aldagelak irekita egongo dira nahi duten pertsona guztiek dutxak erabil ditzaten.