Krisiaren aurkako astea antolatu du Grupo Oarso Taldeak

Grupo Oarso Taldea

 Grupo Oarso Taldeak (GOT) antolatuta , azaroaren 4tik aurrerako astea krisiaren aurkako astea izango da Errenterian. Aldarrikapenak ez ezik, hainbat hitzaldi, erakusketa eta tailer egingo dituzte astelehenetik asteazkenera, eta larunbatean, Suminduen Egunarekin emango diote bukaera ekimenari.

GOTek denbora darama lanean desjabetza eta krisiaren aurka eta orain, “gizarte kolektibo eta sindikatuekin batera, errealitate horren kontrako protesta handi bat” antolatu nahi izan du. Hala, astearen antolaketarako, LAB, ESK, EILAS, CGT, CNT, Kaleratzeak Stop, Duintasuna, SOS Arrazakeria eta Oreretako Gazte Asanbladaren babesa izan du.

Politika egiteko beste modu bat premiazkoa eta beharrezkoa dela aldarrikatu behar dela adierazi dute GOTekoek, “Elkartu egin behar gara. Beste gizarte eredu bat izan dezakegu, berdintasunezko gizartea, garapen iraunkorrekoa, enplegua eta gizarte aberastasuna sortzeko”. Horrexegatik, hain zuzen, antolatu dituzte astean zehar hainbat hitzaldi Merkatuzarren banku etikoaz, elikagai eta energia kontsumorako kooperatibez edo kopagoaz, besteak beste.

Honekin batera, jarduera hauetan guztietan parte hartzeko deia egin nahi diete herritarrei eta baita larunbaterako antolatu duten manifestazioan parte hartzekoa ere. Bukatzeko, Zumardian kontzertuak izango direla esan dute, 20:00etatik aurrera.

Egitaraua

 Astelehena, azaroak 4

  • 11:00: Manifestazioa Duintasunak deituta, Zumardian.
  • 12:00: Kopagoari buruzko hitzaldia, Reina aretoan.
  • 19:00: Kaleratzeak Stop taldearen hitzaldia, Merkatuzarren.

Asteartea, azaroak 5

  • 19:00: Hitzaldiak Merkatuzarren: Fiare Banka Etikoa, Goiner Kontsumo Energetikorako Kooperatiba eta Elikagaien kontsumorako kooperatiben parte-hartzearekin.

Asteazkena, azaroak 6

  • 19:00: Zintzilik irratiaren eskutik, Komunikazioa eta krisia hitzaldia, Merkatuzarren.

Larunbata, azaroak  9

  • 12:00: Txorizada, Zumardian.
  • 19:00: Manifestazioa, Zumardian.
  • 20:00: Kontzertuak, Zumardian.