Bertso, rap, hip hop eta reggae doinuak Suminduen Eguneko kontzertuetan

Suminduen eguna_kontzertuakAstean zehar hainbat ekintza antolatu duten arren, larunbatean izango da Suminduen Eguna Errenterian, Grupo Oarso Taldeak antolatuta. Hal ere, atzotik hasi ziren herritar guztiei zuzendutako hainbat ekintza egiten.

Hilaren 9a, txorizada batekin hasiko da eguna 12:00etan eta 19:00etarako manifestazioa deitu dute.

Gau partean, gainera, kontzertuak izango dira, doan, 20:00etatik aurrera: Goienetxe anaiak euskal rap taldea Haritz Casabal, Alaia Martin eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa bertsolariekin igoko da oholtza gainera, ondoren Gallinero All Stars hip hop talde donostiarra ariko da eta bukatzeko Bad Sound System reggae taldearen txanda izango da

Egitarau guztia Zumardian izango da.