Metrokoadrokaren “Poza” antzezlanak emango dio amaiera igandean Herrien Asteari

PozaMikelazulo Kultur Elkarteak antolatutako Herrien Asteari Metrokoadroka kolektiboaren azken antzezlanak emango dio amaiera igandeanPoza: Zergatik dantzatzen dute Bosniarrek?  da ikuskizunaren izenburua eta Errenteria Hiria Kulturgunean emango dute 19:00etan.

Obra honetan arte ezberdinen arteko elkarrizketa abiatu dute Metrokoadroka kolektiboko kideek, eta topatutakoa ia beti beste galdera bat izan dela azaldu dute. Elementu ez eszenikoetatik abiatu dira egileak eszenarako lan bat osatzeko, oholtzarako poesiaren bidean.

Sarrerak 9 euroan eros daitezke gaur eta bihar, osteguna eta ostirala,  18:00etatik 20:00etara Kulturguneko leihatilan eta baita igandean bertan ere, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago. Erretiratu eta ikasleentzako prezioa 7 eurokoa da.